lunes, 12 de enero de 2009

giza eskubideak

Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsal hau egiten du, Herri eta nazio guztiek izan beharreko jomuga legez, bai norbanakoek eta bai erakundeek. Aldarrikapen honetan etengabe oinarrituta, alde batetik, eskubide eta askatasun hauen begirunea bultza dezaten irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez eta, bestetik, nazio mailan eta nazioarte mailan arian-arian neurriak hartuz, era eraginkorrean eta orokorrean ezar daitezen ziurtatzeko, bai elkarkide diren estatuetako herrien artean eta baita horien eskumenpean dauden lurraldeetan ere."
1. atala - Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
2. atala - Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik. Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zainpeko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mugak dituena.
3. atala - Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea.
4. atala - Inor ez da izango besteren
esklabo edo uztarpeko; debekatuta dago esklabutza eta esklabuen salerosketa oro.
5. atala - Ezin daiteke inor
torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.
6. atala - Edozein gizon-emakumek du, nonahi, lege-nortasundun dela aitor diezaioten eskubidea.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Giza_eskubideak

3 comentarios:

  1. Esfortzatu zarete idazten ee!
    Baina oso ondo dago.
    Sortea beste komentarioekin!
    Aguur!

    Alba

    ResponderEliminar
  2. eeii amigo zer moduz zure bloga asko gustatzen zait eta botatu egin zaitut.

    ResponderEliminar